Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6111
Mintegia martxoaren 17an | Bermeo

Intranet > Iragarki-taula >

Mintegia martxoaren 17an

Euskaraldia herrian martxan jartzeko, beharrezkoa da ekimena bideratuko duen batzorde bat osatzea herrian. Bestela, orain arteko aktibazio ekimenek erakutsi dutenez, zaila da herritarrak aktibatu eta elkarrekin urratsak ematea. Hori jakinik, hainbat dira azken hilabeteetan Euskal Herri osoan sortzen ari diren herritar euskaltzaleen taldeak, eta gehiago sortuko dira datozen asteetan.

Batzordei horiei laguntzeko, formazio mintegia antolatzen ari gara koordinazio orokorretik. Martxoaren 17an izango da, goizez, eta, helburua, batzordeetako kideei lanean jarraitzeko tresnak ematea da, alor teorikoa zein praktikoa landuta.

Mintegiari buruzko informazioa datozen asteetan zabalduko dugu. Hala ere, gorde data agendan.